Isilpeko elkarte

Eskuadra eta konpas ikur masoniko ezagunak.

Isilpeko elkarte edo elkarte sekretu haren partaideak eta aktibitateak ezkutuan gordetzen dituenak da. Ezkutatzeko behar horren zergatiak jatorri desberdinak izan ditzake; izan daiteke partaideak elkar ez ezagutzeko beharraren ondorioa, edota helburu ilegalak dituenaren ondorioa, edo tradizioz horrela izanaren ondorioa.

Partaideek elkartean sartzen direnean barruan esaten eta egiten guztiaren sekretua gordetzeko iuramentua egin behar dute. Horrek ez du adierazten elkartearen helburuak ezkutatzeko moduan direnik. Esaterako unibertsitate munduan ezagunak dira anaitasun elkarteak non zeremonia eta ekintza asko ezin dira zabaldu nahiz eta horren atzean gauza handirik ez izan. Badira ere beste motatako erakundeak, benetan eraginkorrak, bai finantza munduetan zein politika mailan horrelako ezaugarri dituztenak. Bestetan ere sektetaz ari gara eta kasu horietan barruko informazioa zabaltzeko debekua taldearen defentsarako izan daiteke. Esan daiteke elkarte sekretuaren definizioa gaur egun oso zabala dela.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search